Edukira joan

C. W. Ceram

Wikipedia, Entziklopedia askea
C. W. Ceram

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKurt Wilhelm Marek
JaiotzaBerlin1915eko urtarrilaren 20a
Herrialdea Alemania
HeriotzaHanburgo1972ko apirilaren 12a (57 urte)
Hobiratze lekuaOhlsdorf Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, literary editor (en) Itzuli eta literatura-kritikaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm0148428 Musicbrainz: 8f9f1872-7a9e-4981-a666-cccf145909f0 Find a Grave: 9167484 Edit the value on Wikidata

C. W. Ceram izengoitiarekin lan egin eta idatzi zuen Kurt Wilhelm Marek (Berlin, 1915eko urtarrilaren 20a - Hanburgo, 1972ko apirilaren 12a) idazle eta editore alemanak. Rowohlt argitaletxeko editorea izan zen, arkeologiari buruzko dibulgatzaile ezaguna.[1] Izengoiti bat erabiliz idaztea erabaki zuen —bere izena atzerantz ortografiatuz ananym gisa, eta K latinizatuz C gisa—, Hirugarren Reicharen garaian propagandista gisa egin zituen lan filo-naziekin distantzia markatzeko.

Bigarren Mundu Gerran, Propagandatruppe Armada alemaneko propaganda taldeko kidea izan zen. Garai horretako lan ezagunenak Marek izenarekin argitaratuak Wir hielten Narvik (1941) eta Rote Spiegel (1943) izan ziren.

Jainko, hilobi eta jakintsuak jatorrizko portada alemaniarra: Arkeologiaren historia (1949)

1949an, Ceramek bere libururik ospetsuena kaleratu, Götter, Gräber und Gelehrte: Jainko, hilobi eta jakintsuak. Arkeologiaren garapen historikoaren kontakizun dibulgatiboa da, hainbat hizkutzatan arrakasta lortu zuena 20. mendearen 2. zatian. Aurretik ere egina zuen dezifratze epigrafikoei buruzko lan bat 1935ean, eta ospea lortutakoan ere jarraitu zuen lan dibulgatiboak idazten, arkeologia ardatz hartuta.

Kurt Marek izan zen halaber, Eine Frau in Berlin memoria-liburuaren editorea, lan anonimo honen egilea, Marta Hillersen, pertsonalki ezagutu izanaren ondorioz. Lan hau polemikaz inguratua egon da Alemanian lehen aldiz argitaratu zenetik, bertan tabu izan den gaia kontatzen baita, nola Armada Gorriak bortxaketa masiboak egin zituen Berlinen eta Alemanian, sobietarrek 1945ean naziak azkenean garaitu zituztenean.[2] [3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «C. W. Ceram» artikulutik itzulia izan da, 2021-03-14 data duen 1012128932 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-03-14 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Alemanez) Nerger, Klaus. «C.W. Ceram eigentl. Kurt Willy Marek» knerger.de.
  2. Luke Harding. (2003-10-05). «Row over naming of rape author» The Observer.
  3. Chase, Jefferson S.. (2021). Eight days in May: the final collapse of the Third Reich. Liveright Publishing Corporation, a division of W. W. Norton & Company ISBN 978-1-63149-827-5. (Noiz kontsultatua: 2023-06-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]